Zuretzat

LORALDIRA hurbiltzen den ororen beharrizan, kezka eta nahien araberako elkarrekin erantzuna bideratzen ari gara azken 20 urteotan. Guztiok, zuek eta guk, landareak eta loreak maitatuz bizi garen gizatalde bat osatze dugu eta harreman hau sendotuz ekitea da gure bidea.

Gure artean lorezaintza gaietan ezagutza eta espezializazio handia duen gizatalde bat dugu zure neurrirako erantzuna emateko prest; aholku sinple batetik abiatuz, zure etxeko lorategiko proiektu konplexuena zurekin bideratzeko eskarmentua baitugu.


LOREZAINTZA HOBBY DUDAN LOREZALE AMORRATUA NAIZ

Lorategia, balkoia, etxe,barrua edo bulegoko landareak berritu eta zure ingurua biziberritu nahi baduzu, elkarrekin landu dezakegu bidea. Guri bisita bat egin, zure gura eta asmoak azaldu eta nahi izanez gero zure etxera hurbilduko gara elkarrekin zure ingurua lorekolorez janztera.

Landare eta bestelako osagarri aukera zabalaz gain, kalitate goreneko produktuak prezio ezin hobean prest ditugu zuentzat:

  • Lore sorta aukera zabala.
  • LORALDI lorea, landare bizikorren aukera, zuhaitz eta zuhaixkak, baratzeko landareak, haziak, barruko landareak, sukaldeko belar finak, usain belarrak ...
  • Baratza sortu eta lantzeko produktuak.
  • Lorontziak, lur bereziak, ongarriak, gaitz eta izurriteen zaintzarako ukenduak.
  • Aitzur, pala,eskuare, guraize, zare eta erreminta aukera.
  • Aholkularitza teknikoa, lorategien mantenu lanak egiten ditugu, baita berritze lanak, estalki edo teilatu berdeak, lorategi bertikala edo horma berdeak eta abar,

Honez gain

  • Etxez etxeko entrega zerbitzua.
  • Online eta telefono bidezko enkarguak.
  • Opari,txartel pertsonalizatuak.
  • Bisita pertsonalizatuak.

eta... elkarrekin bidelagun izan gaitezken guztia...

LOREZAIN PROFESIONALENTZAT eta DENDENTZAT

Lorezain profesionala bazara, LORALDIn zure bezeroak asebetetzeko behar duzun guztia aurkituko duzu. Bertan hazitako LORALDI landareak, lore zuhaitz eta zuhaixka aukera zabala, lurra eta ongarriak eta zure lanbidea modu erosoan garatzeko beharrezko osagarri guztiak izango dituzu.

Lorezain profesionalentzat BALDINTZA BEREZIAK eskaintzen ditugu Loraldin, bai prezioan eta baita material eta landare aukeran ere. Gainera bertan aurkitzen ez duzun zerbait behar baduzu eskatu besterik ez duzu eta bideratzen saiatuko gara.

Bertan ditugu:

  • LORALDIn geuk sortutako produktuen sorta zabala eta kanpoko mintegietatik ekarritako landare bereziak.
  • Lorezaintzarako osagarrien salmenta.
  • LORADENDENTZAT Handizkako landare eta loreen salmenta bideratzen dugu.
  • Entrega zerbitzua.
  • Produktuen aukeraketarako aholkularitza.
  • Mintegian zuretzako propio landare aukera ekoiztu dezakegu, galdetu besterik ez duzu.

Zuen eskakizunak betetzeko Europako hainbat mintegi eta etxerekin elkarlanean aritzen gara, kalitate gorena, prezio egokia eta zerbitzuaren azkartasuna ditugu oinarri.

ENPRESA EDO ERAKUNDE BATEN KUDEATZAILEA NAIZ

Zure egunerokoan hainbat lorategiren egoeraren ardura baduzu elkarrekin zaindu ditzakegu. Zure enpresako bezeroei harrera hona eginez zure lana islatzen duen lorategiaren garrantziaren jabe zarenontzako gunea da LORALDI. Udalerriko lorategiak eta lore guneak zaintzeko eta kudeatzen ere eskarmentu handia dugu.

  • Zure marka lorategian islatzen lagunduko dizugu proiektu tekniko bat eskainiz, mantentze lanetan lagunduz eta zure neurrirako berdegune jasangarria atonduz.
  • Udalerriko lorategien zaintza gure ardurapean izaten eskarmentu handia dugu (Gureak Berdea SLU).
  • Barruko landareekin bulegoak, sarrera eta abar elkarrekin apaindu ditzakegu.
  • Lorategi bertikalekin zure marka bereizi dezakegu elkarlanean.
  • ...