Nor gara

Loraldi desgaitasuna duten pertsonei egokitutako lan edo okupazio aukerak eskaintzen dituen gunea da loregintza sektorean, hainbat pertsonei euren ibilbide profesionala bideratuz.

Loreak eta landareak ekoitziz, hauek zainduz, loradenda eta loraetxean lorezainak eta loreekin zaletasuna duzuen guztiak artatuz eta bideratuz garatzen dugu gure eguneroko ibilbidea. Horregatik, zuen bisitak etengabe aukera berriak sortzen ditu gure garapen profesionalean.

Gureak zerbitzuak dibisioko parte da loraldi; norbanako, enpresa eta erakunde ezberdinei zerbitzu integrala eskaintzen die GUREAK ZERBITZUAKek. GUREAK ZERBITZUAKek zure organizazioan ESPEZIALISTA izan nahi du. Nola? Hornitzaile bakar batean biltzen zure aktibitateak behar dituen zerbitzu osagarriak. GUREAK ZERBITZUAKek soluzio integrala eskaintzen die izan ditzakezun behar ezberdinei.

Gureak enpresa taldeko parte garen bezala gure helburu nagusia lan aukerak sortzea da, beti ere, desgaitasuna duten pertsonei lehentasuna emanez eta inklusio sozio-laborala bermatuz.

GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu. Merkatu profesionaletan gogor lehiatzen dugu, laguntza behar duten pertsonen lan-garapenari lehentasuna ematez. Horrela, inklusioko enpresa-eredua egonkortu dugu, gaur egun Europan erreferente dena.