Loraldi

LORALDI paisaiagintzan eta naturaren zaintzan nahiz lorezaintzan jarduten duen BERDEZALEON BILGUNEA da. Bertan, gure egunerokoan behar dugun hainbat landare eta material dituzue eskuragarri.

Ia 30 urte egin ditugu lorezaintza sektorean; bai lorezaintza lanak egiten, baita lore eta landareen maitale guztiei behar duen hori bilatu eta eskuratzen ere.

Gaur indarberrituta, fresko eta gure etxaldea moldatuz gatoz,  zure Loraldiko bisita esperientzia ezberdina izan dadin.

Kalitatea, etengabeko berrikuntza eta sostengarritasuna dira gure eguneroko bidearen giltzarri.

Gure eskaintzak bi lerro nagusi biltzen ditu:

MATERIALEN BILTEGIA

  • Belarra ez ateratzeko ehunak
  • Trabesak
  • Harritxintxarrak
  • Substratuak (lurra, hondarra, turba, eta abar)
  • Ongarriak eta tratamenduak
  • zuk behar duzun oro…

MINTEGIA

Bertan gure eskuekin ekoiztutako landare aukera zabala duzu zure lorategi eta berde eremuetan landatzeko, besteak beste:

  • Zuhaixkak
  • Gramineoak
  • Bizikorrak
  • Garaiko landarea