Geranioak

Argitaratutako data : 2017-04-04 15:19:35
Kategoriak : Albisteak

Geranioa, bi generotan bildutako landare multzoa da: Geranium eta Pelargonium, biak Geraniazeen familiakoak.

Oso landare rustikoa eta erraz landatzekoa da, izozte leunak jasan ditzakeena. Mota eta kolore askotako geranioak daude.

Bereziki loreontzitan landatzen den landarea da, baina lorategi eta loretauletan ere erabili daiteke. Barruan mantendu daitezke, behar bezala zainduz eta toki argitsu batean eta berogailutik urruti mantenduz gero.

Geranioen baitan, espezie ezberdin ugari daude; arruntenak, geranio zonal eta geranio hiedra dira.

Geranio zonal Landare iraunkorra da, tente itxura duena, udaberritik neguko lehen izozteetaraino loratzen dena. Erdizurezko zurtoina du eta belar finez estalitako hosto lodiak izaten ditu.

Barietatearen arabera, landareak 30 eta 70 zentimetro arteko garaiera eduki dezake.

Geranio hiedra, bere izen zientifikoa Pelargonium peltatum da, eta kanpoko eskailera batean, edo balkoi jartzeko egokienak dira, zintzilikari izateko joera baitute.

Landare iraunkorra da, toki argitsuan egotea eskertzen duena eta lehortzea jasaten badu ere, maiz ureztatzea komeni dena, udaberri eta udara guztian zehar loratzeko.

Gitanillak edo frantzesitak lau lore-hostoz osaturiko loreak ditu. Lore xumeagoak dira baina loraketa oparoagoa da.

geranio hiedra bikoitza, honek ordea, lore handiago eta trinkoagoak ditu, baina loraketa apur bat urriagoa izaten du.

Esposizioa:

Geranio guztiek argi asko behar dute, baita zuzeneko eguzki izpiak ordu batzuetan zehar ere. Eguzki betean edo itzal-erdian (bereziki bero asko egiten duen tokietan) koka daitezke.

30 gradu arteko tenperaturak jasan ditzake, baita tenperatura baxuak ere, nahiz eta gomendagarria den izozteetatik babestea.

Ureztatzea:

Udaberria eta udaran geranioak maiz ureztatu behar dira, gutxienez astean bitan. Udazkenean, berriz, astean behin ureztatzearekin aski da. Putzuak saihestu behar dira eta ez da beharrezkoa hautseztatzea edo hostoak bustitzea, bereziki geranio zonal-aren kasuan.

Ongarritzea:

Geranioei ongarria bota ahal zaie negua bukatzen denetik udazkena hurbiltzen den arte, ongarri naturalei lehentasuna emanez, baina kimikoak aukeratuzgero, ongarri likido unibertsalak edota lore landaretakoak oso emaitza onak ematen dituzte.

Birlandatze ondorengo 20-30 egunetan ez ongarritzea gomendatzen da, azpi-geruzak elikadura iraunkor bat ahalbideratzen duen ongarria baitauka oinarrian.

Adaxken bitarteko biderkatzea:

Geranio adaxken bitartez oso erraz biderkatzen da eta geranio bat eduki duen edonork landare berriak ekoiztearen zoriontasuna bizi dezake. Adaxkak urria eta apirila bitartean lortu daitezke ama-landaretik.

Oso garrantzitsua da kimuaren irmotasuna: hartuko dugun adaxkak irmoa izan behar du, ez oso biguna eta gure behatzen presio txiki batekin erraz banatzen dena.   

Geranioaren gaixotasunak:

Geranioa erasotzen duten gaitzen artean, Sudafrikatik datorren geranioaren eulia edo afrikar tximeleta da garrantzitsuena. Landarea zurtoina zulatuz eta hostoak pikatuz erasotzen duen bi zentimetro inguruko beldar bat da. Horrlako zerbait sumatzen bada, azkar egin behar zaio aurre, erasotutako zurtoinak eta hostoak inausiz eta intsektizida berezi bat botaz.

Save

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)