Otsaileko landarea: larrosa

Argitaratutako data : 2017-02-01 14:33:37
Kategoriak : Albisteak

Maitaleen arteko opari bezala ezaguna da larrosa. Horrez gain, Otsaila hilabete egokia da larrosa landarearen edozein barietate gure lorategi edo loreontzian landatzeko.

Ikusi gure HILABETEKO produktuak

Larrosak

Larrosak eguzki betean egon behar du. Itzaletan ere funtzionatzen du, baina zenbat eta eguzki gutxiago orduan eta lore gutxiago izaten du.

Inausketa:

Garrantzitsua da larrosak kimatzea, urtean behin gutxienez. Izan ere, larrosa berriak urteko kimuarekin ateratzen dira eta horretarako unerik egokiena urtarriletik martxora bitartean egitea da.

Lehenik eta behin, hilda, gaixorik, onduta edo ahul dauden ernamuinak kenduko ditugu eta gainontzeko guztia kimatuko dugu, 4-7 ernamuin inguru utziz. Diagonalean moztuko dugu ernamuinaren gainetik, aurkako inklinazioarekin, ura gainera erori ez dadin.

Loraldian zehar (udaberritik udazkenera, barietatearen arabera) garrantzitsua da zimeldutako loreak kentzea, honek landarearen loraldia luzatzen lagunduko digulako.

Ureztatzea:

Ez da asko ureztatu behar; hobea da gutxi eta maiz ureztatzea.

Ongarria:

Larrosak 2 aldiz ongarritu behar dira hazkuntza prozesuan zehar. Udazken edo neguan, ongarri organikoa komeni zaio, simaur, konposta, lurrustel, zizare-humus eta abarrekin.

Gaixotasunak:

Landare-zorri edo beldarrekin kontuz ibili beharra dago. Horretarako, landarea udaberrian landatzea komeni da intsektizida eta fungizida batekin.

Larrosaren sinbologia:

Larrosak maitasunaren eta edertasunaren ikur dira. Kolorearen arabera, sentimendu ezberdinak transmititu ditzakete:

  • Larrosa gorriak: maitasunaren eta pasioaren ikur dira. Dena den, lagun batenganako errespetua ere helarazi dezakete.
  • Larrosa zuriak: purutasunaren eta inozentziaren ikur dira. Maitasunari lotuta ere badaude, eta maitasun purua, zoriontsua eta betirako dena islatzen dute.
  • Larrosa arrosak: Larrosa arrosek eskertzarekin lotutako esanahia dute. Hauekin estimua eta maitasuna ere transmititu daiteke.
  • Larrosa horiak: kolore ezin hobea da poztasuna islatzeko.

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)