Pazientzia handiz egoten gara bezeroekin eta laguntza osoa eskaintzen diegu

Argitaratutako data : 2017-02-20 09:20:33
Kategoriak : Albisteak

Ana MArtin

Ana Martin Gureakeko langilea da eta Loraldira gerturatu gaitu. Aspaldidanik dabil landareen munduan eta oso ondo ezagutzen du Loraldi. Irakurri ezazu berari egindako elkarrizketa!

Nola azalduko zenuke zer den Loraldi?

Ana Martin: Loraldi marka bat da, gure produkzioarekin identifikatzen dena. Izan ere, produzitzen ditugun landareek Loraldi marka eramaten dute. Gure produkzioaren oinarria Gardenean kokatuta dago. Bertatik, publikoari eta profesionalei saltzen diegu. Horrez gain, bi denda ere baditugu, Antiguoko Zarautz kalean dagoena eta Tolosako Letxuga kalean ireki berri duguna.

Zer saltzen duzue? Eta nori?

A.M: Denboraldiko produktu guztiak, lorezaintza sektoreak ukitzen dituen produktu guztiak, alegia: loreontzian, lurra, tresnak, landareak… Lorezain batek behar dituen produktu guztiak ditugu hemen. Partikularrei eta profesionalei saltzen diegu, bai lorezain handiei eta baita xumeei ere. Ez dizkiogu ateak inori ixten.

Bertako produktuak saltzen dituzue Loraldin?

A.M: Bai, horixe da gure funtzio printzipalena. Gure helburua hemengo produktuak saltzea da. Dena den, gure produktuak saltzeko beste zenbait material behar badugu, horiek erosi egiten ditugu.

Oro har, ohiturarik ba al dugu bertakoak erosteko?

A.M: Bai, ohituta gaude hemengo produktuak kontsumitzera, baina beti prezioari begira. Ez dugu baloratzen hemengo produktua hobea dela eta hobeto egokitzen dela gure lorategi eta balkoietan. Gure azpiegiturak kontuan hartuta, eskulana garestiago ateratzen da eta, ondorioz, ez gaude hori ordaintzeko prest.

Denboraldi bakoitzean, denboraldi horretako landareak saltzen duzue?

A.M: Urtea lau denboralditan banatzen dugu, urtaroen arabera: negua, udaberria, udara eta udazkena. Denboraldi bakoitzari dagozkion produktuak saltzen ditugu. Hala ere, egia da udazkena apur bat ahaztuta dagoela gure sektorean, eta pixka bat ahaztu egiten gara.

Zergatik etorri behar du norbaitek Loraldira erostera?

A.M: Landareek bizipoza ematen dute: landareak jartzeak bizia ematen die etxeei. Izan ere, landarerik gabeko balkoi batek barruan inor ez dela bizi ematen du askotan. Beraz, etxe barruan ez ezik, balkoi eta lorategi ere garrantzitsua da bizitza egotea.

Honenbestez, herritarrek Loraldira gerturatu behar dute aukera asko dagoelako eta, batez ere, arreta oso pertsonalizatua delako. Pazientzia handiz egoten gara bezeroekin eta gure laguntza osoa eskaintzen diegu. Oso gertuko tratua ematen diegu. Gure produktuak saltzea baino, bezeroak nahi duen horri erantzuna ematen saiatzen gara. Proiektu bat buruan badu, hori aurrera eramateko irtenbideak emanez laguntzen diegu.

Save

Save

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)