Palmondoak

Argitaratutako data : 2017-03-07 15:04:44
Kategoriak : Albisteak

Asia, Afrika, Amerika eta Australiako eskualde beroetan hazten diren 200 genero eta 3000 espezie baino gehiago daude. Palmondoen gehiengoak enbor zuzena dute eta bere goialdean, abaniko formako luma edo hostoz jositako koroa bat. Hazietatik hazten dira eta hazkunde denbora landarearen tamainaren araberakoa da. Zenbat eta handiagoa edo zaharragoa izan landarea, denbora gehiago iraungo du hazten.

Jatorria
Livistona rotundifolia Malasiatik dator. Rotundifoliak esku formako hosto biribilak ditu. Rhapisa Txinan eta Asia hego-ekialdetarrean hazten da. Caryota, bere hosto irregularrengatik ezaguna, Indiatik Filipinetara hedatzen den eskualde batetik dator. Azkenik, Cycas daukagu nahiz eta benetan palmondo bat ez izan. Cycadaceae landare familia zaharrenetako bat da eta duela miloika urte existitzen da dinosauroen aroa bezala ezagutua den aldi Karbonifero eta Jurasikoan. Hostoak, bideetan zoladura jartzeko erabiltzen ziren Jesusen garaian eta horregatik bakearen palmondoa ere deitzen zaio. 1000 urte betetzera iritsi daiteke baina oso poliki hazten da.


Landarea nola zaindu
• Palmondo guztiak zainketa errazekoak dira. Hala ere, palmondo bakoitzak ikuspegi desberdina eskatzen du, landareak modu desberdinean hazten direlako, hostoek lodiera eta egitura desberdinak dituztelako eta eskualde desberdinetan sortzen direlako.
• Landareek ur gehiago edo gutxiago eska dezakete, erakusketaren, landarearen tamainaren eta hostoen lodieraren arabera. Hosto lodiago eta zimurtsuagoak dauzkatenek (Cycas eta Rhapis) ur gutxiago behar dute. Hosto meheago eta hauskorragoak dauzkatenek (Livistona eta Caryota) ur gehiago behar dute. Azken hauei noizean behin zipriztintzea gustatzen zaie, batez ere neguan, berogailua piztuta dagoenean. Euri arineko dutxa bat ere paregabea da landare hauek freskatzeko udaberri eta udako hilabeteetan.
• Lau astez behin ongarritzearekin nahikoa da palmondoak denbora askoan zehar eder eta osasuntsu mantentzeko.
• Palmondoek gehienetan posizio argi edo arina nahiago dute, baina ez eguzkiaren zuzeneko argiaren azpian. Cycas-a salbuespena da: udako hilabeteetan eguzkitan egon daiteke harengana astiro moldatu ondoren. Cycas landareak hosto erroseta berria produzitzen duenean, zaharrena botako du. Hobe da hosto berriak kanpoan eta leku eguzkitsu eta argitsu batean produzitzen badira, horrela atseginago eta trinkoagoak izango dira. Barnean produzitzen badira ordea, luzeago eta hauskorrago irtengo dira.
• Palmondoek ez dute hotza ondo jasaten beraz bil itzazu arreta handiz neguko hilabeteetan etxe barruan.

Save

Save

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)