Azaleak eta errododendroak

Argitaratutako data : 2017-03-20 14:58:40
Kategoriak : Albisteak

Lorezaintzan errododendro deitzen zaie zuhaitz edo zuhaixka itxura duten espeziei. Forma luzeko hosto politak, iraunkorrak eta iletsuak dituzte, petalo indartsu eta 10 lorezilez osatutako loreekin inguratuta. Azaleak, ordea, sasi txikiagoak dira, ilerik gabeko eta 5 lorezilez osatutakoak, errododendroak baino txikiagoak.

 

Hazkuntza

Oro har, landare mota hau zaintzeak ez du aparteko zailtasunik. Landare aproposak dira terraza eta lorategietarako.

 

Lurra eta ongarriak

Familia horretako beste zenbait landare bezala, errododendro gehienek lur azidoa behar izaten dute. Gainera, beharrezkoa da lurra biguna izatea eta ondo girotuta egotea, urik pilatuta geratu ez dadin eta sustraiak ito ez daitezen.

Errododendroak ez dira oso zorrotzak ongarriarekin. Urtean bi aldiz behar izaten dute soilik, baina ezinbestekoa da azidoa izatea.

Ureztatzea

Errododendroak lurralde menditsuetan izan ohi dute jatorria; horregatik, beharrezkoa da bizi diren lurra hezea izatea eta ur pilaketak ekiditea.

Euritik datorren urarekin ureztatzea da egokiena, batez ere ura mineraletan aberatsa den tokietan. Bestela, arau ona da hostoak asten bi aldiz bustitzea, batez ere udan, hezetasuna behar izaten dutelako. Horregatik, ez da komeni eguzkitan jartzea, erdi-itzaletan edo erabat itzaletan, giro heze eta ez oso argitsuan egon daitezen.

 

Landatzea

Loraldiaren ostean landatzea edo birlandatzea komeni da. Birlandaketak ondo jasaten dituzte, sustraiak ez direlako oso sakonak. Horregatik, ez dira oso sakon landatu behar, sustraiak lur gainean hostoekin tapatuta utziz baizik.

 

Inausketa

Landare hauek ez dute kimaketa behar. Hala ere, arrazoi estetikoengatik, hostoak moztu daitezke landareari forma jakin bat eman nahi bazaio. Usteldutako loreak moztea nahikoa da.

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)