Martxoan ez ahaztu...

Argitaratutako data : 2017-03-24 14:25:11
Kategoriak : Albisteak

Martxoan ez ahaztu:

-          Landatzea: Martxoa hilabete egokia da zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko erro-lurrarekin, berroarekin, bizikorrekin, tapizatzaileekin, usaintsuekin, gramineoekin, urtekoekin… mintegian aukera ugari topatuko dituzu.

-          Ongarritzea: Landatu aurretik, ongarri organikoa bota lore taula, lore sail, landare-ontzi eta lore poteetan. Azpi-geruzaren egitura hobetuko duzu.

-          Izozte berantiarrei kasu egin: Udaberriko izozte hauek, loratzea eta hostotza berria arriskuan jartzen dute. Ez galdu arreta eta zaindu zure landareak, bereziki landatu berri dituzunak.

 

Hilabete honetarako aholku gehiago:

BARRUKO LANDAREAK

15 egunero bota iezaiezu ongarria.

Martxoa eta apirila hilabete egokiak dira azpi-geruza berritu eta behar dutenak birlandatzeko.

ZUREZKO LANDAREAK INAUSI

Otsailean ez baduzu inausketarik egin, irten aurretik, inausi udaldiko hosto erorkorrekoak edo loratu berri direnak.

ZITRIKOAK ONGARRITU

Zure zitrikoak lore asko eman dezaten, ongarri berezitu bat emaiezu orain, beti ere, urte bat baino gehiago badute. Antiminatzaile batekin hautseztatu.

UDABERRIKO EREINTZAK

Martxoan hazitegiak egin eta lurrean zuzenean azenarioa, patata, erremolatxa eta lutxarbitxoa ereiten jarraitu dezakezu.

Save

Elkarbanatu

Iruzkina gehitu

 (http://)