LORALDIRA hurbiltzen den ororen beharrizan, kezka eta nahien araberako elkarrekin erantzuna bideratzen ari gara azken 20 urteotan. Guztiok, zuek eta guk, landareak eta loreak maitatuz bizi garen gizatalde bat osatze dugu eta harreman hau sendotuz ekitea da gure bidea.
Gure artean lorezaintza gaietan ezagutza eta espezializazio handia duen gizatalde bat dugu zure neurrirako erantzuna emateko prest; aholku sinple batetik abiatuz, zure etxeko lorategiko proiektu konplexuena zurekin bideratzeko eskarmentua baitugu.
LOREZAINTZA HOBBY DUDAN LOREZALE AMORRATUA NAIZ
Lorategia, balkoia, etxe,barrua edo bulegoko landareak berritu eta zure ingurua biziberritu nahi baduzu, elkarrekin landu dezakegu bidea. Guri bisita bat egin, zure gura eta asmoak azaldu eta nahi izanez gero zure etxera hurbilduko gara elkarrekin zure ingurua lorekolorez janztera.
Landare eta bestelako osagarri aukera zabalaz gain, kalitate goreneko produktuak prezio ezin hobean prest ditugu zuentzat:
Honez gain
eta... elkarrekin bidelagun izan gaitezken guztia...
LOREZAIN PROFESIONALENTZAT eta DENDENTZAT
Lorezain profesionala bazara, LORALDIn zure bezeroak asebetetzeko behar duzun guztia aurkituko duzu. Bertan hazitako LORALDI landareak, lore zuhaitz eta zuhaixka aukera zabala, lurra eta ongarriak eta zure lanbidea modu erosoan garatzeko beharrezko osagarri guztiak izango dituzu.
Lorezain profesionalentzat BALDINTZA BEREZIAK eskaintzen ditugu Loraldin, bai prezioan eta baita material eta landare aukeran ere. Gainera bertan aurkitzen ez duzun zerbait behar baduzu eskatu besterik ez duzu eta bideratzen saiatuko gara.
Bertan ditugu:
Zuen eskakizunak betetzeko Europako hainbat mintegi eta etxerekin elkarlanean aritzen gara, kalitate gorena, prezio egokia eta zerbitzuaren azkartasuna ditugu oinarri.
ENPRESA EDO ERAKUNDE BATEN KUDEATZAILEA NAIZ
Zure egunerokoan hainbat lorategiren egoeraren ardura baduzu elkarrekin zaindu ditzakegu. Zure enpresako bezeroei harrera hona eginez zure lana islatzen duen lorategiaren garrantziaren jabe zarenontzako gunea da LORALDI. Udalerriko lorategiak eta lore guneak zaintzeko eta kudeatzen ere eskarmentu handia dugu.